XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estereofonia ikus Diskoa / Estrasburgo ikus Nazioarteko Erakundeak / Estratosfera ikus Airea; Lurra / Estokolmo ikus Suezia / Estratu ikus Lurra.

Epai Mahai Nagusia.

Epai Mahai Nagusia eta behe mailako tribunalak aministratzen dute zuzentasuna, lege hausleak zigortuz.

Zenbait herrialdetan bada Garantia Kostituzionalen Tribunal bat, zeinek erabakitzen du Parlamentuan onartutako lege bat Kostituzioarekin bat dagoen erabakitzen duena.

Gobernua.

Estadu legeak efektibo egiten duen pertsona taldea da, hau da, gizarte beharren arabera aplikatzen dituena.

Ministro Kontseiluak eta beronen lehendakariak osatzen dute.

Ia ministro guztiek ministerio baten buru dira, hau da, gizarteko alde jakin batetaz arduratzen da: hezketa, sendakuntza, zuzentasun, lana, industria, merkataritza, kanpo arazoak, barruko, etab.

Bere eginkizuna burutzeko, Parlamentuaren oneritzia behar du izan (gehiengoarena).

Hau ez bada, gobernua krisian dago: gobernuak dimititzen du eta Estatu Buruzagiak bere kontseilariak entzun ondoren, presidente berri bat izendatzen du Parlamentuaren gogozko gobernu bat era dezan.

Parlamentua.

Goi Ganbara / kandidatoak / kandidatoak / alderdi politikoa / alderdi politikoa.

Pertsonen batzarrea bat da, eta hartan onartzen dira Estatuko legeak.

Bi sailetan banatzen da: Diputaduen Kongresoa eta Goi Ganbara.

Parlamentuari aurkezturiko lege proiektuak lege indarra dute bi sailak separatuko onartzen badute.

Goi Ganbarako partaideak eta diputaduak hiritarren artean aukeratzen dira hauteskunde bidez.

Hiritar bakoitzak papertxo batean nahi duen alderdi politikoa seinalatzen du eta honen barruan jatorrenak derizkionak.

Alderdi politikoak hiritar elkarteak dira, gizartearen opziotan parte hartu nahi dutenean.

Estatua eta erakunde lokalak.

Hiritarrek erarik hoberenaz zaintzeko, Kostituzioek lurralde banaketa egiten dute, probintziak direla, distritoak, udalak, etab (ikus Hiria).

Hauetariko bakoitzak bere saila gobernatzen du Estatuaren erabakiak aplikatuz.

Zenbait estadutan erakunde bereziak arduratzen dira legeak egiteko.

Kontseilu batzar batez gobernatzen dute batzuk, Diputazio direla, Batzar Erregionalak, etab.

Erakunde hauen barruan badira zenbait guztizko autonomia dutenak eta hori hiritar gehienek dituzten ohitura edo hizkuntza desberdinak dituztelako izan ohi da.

1) territorio nazionala /2) estatu federalak edo erregioak /3) probintzi edo departamenduak /4) udalak.